2011/02/16

Google Art Project

Google Art Project munduko 17 museotan 360ºtako bisita birtualak egiteko baliabidea da. Google Street View teknologia erabilita, mila artelan baino gehiago arakatzeko aukera ematen du.  Gainera, museo bakoitzak artelan ospetsu bat aukeratu du erresoluzio altuan pintzelkadak, bernizak eta beste zehetasun asko erakusteko. New Yorkeko Momak, adibidez, Van Goghen "Gau izartsua" eskaintzen du era horretan.