6.SAIOA

Gai zerrenda:
  1. Glogak: aurreko saioan hasitako jarduera bukatzea eta ikasleentzako kontuak nola sortu ikastea. 
  2. Hizkuntzak: audio grabazioak erabiltzen dituzten zenbait jarduera aurkeztea.
  3. Jarduera praktikoa: Podomatic erabiliz poema antologia bat sortzea. 
  4. Norberak lekarkeena.

  
1.Glogak: aurreko saioan hasitako jarduera bukatzea eta ikasleentzako kontuak nola sortu ikastea      


Nola txertatu glog bat blog sarrera batean?
- "Log in" egin eta zure "dashboard" gunean sartu.
- "Your glogs" atalean zuk egindako glogen irudi txikiak ikusiko dituzu. Eskuinean "Link" (lotura) eta "Embed" (txertatzeko kodea) aurkituko dituzu. Bigarren hori kopiatu eta blog sarrera batean itsatsi (html leihoan).


Nola sortu ikasleentzako kontuak Eduglogsterren?
- "Dashboard"-en  "Add new students" ireki. Leiho bat irekiko da eta "How many accounts do you want to add?" galdera azalduko da. 
- Kontuen kopurua bertan idatzi eta "Add accounts" sakatu. - Kontu berrien erabiltzailearen izenak eta pasahitzak bi bidetik jasoko dituzu: emailez eta dashboardeko "messages" mezu batean.
- Kontuak ezabatzeko ("delete") edo haietan aldaketak egiteko ("edit"), "Manage students" gainean klikatu.



2. Hizkuntzak: audio grabazioak erabiltzen dituzten zenbait jarduera aurkeztea.

Soinu grabazioak mota askotako jarduerak egiteko baliagarriak izan daitezke, adibidez antologiak, deskribapenak, audio-liburuak, irratsaioak, audiohiztegiak, elkarrizketak, sentimenduen adierazpenak...


3. Jarduera praktikoa: Podomatic erabiliz poema antologia bat sortzea.

PODOMATIC programarekin audio-grabaketak egiten:

Poesiaren antologia bat egingo dugu PODOMATIC programa erabiliz.

Horretarako kontu bat ireki da saioan egingo dena antolatzeko, eta bukaeran mintegiko blogean sarrera egiteko.

Programak aukera ematen du soinua grabatzeko edo/ta txertatzeko, baita testua eta irudiak ere.
Eta hau da hain zuzen saioan egingo dena:

o       Bikoteka, olerki bat (gutxienez) aukeratu.

o       Ondo prestatu ozen irakurtzeko eta grabatzeko PODOMATIC programarekin.
§       Horretarako bikotean testua banatu behar da, bien ahotsak entzuteko grabazioan.

o       Olerkia bera testu bezala sartu (Interneten eskuratuz).

o       Irudi batekin apaindu.