2010/12/20

Eguberri on!

Web 2.0 ez dago bakarrik eskolan; eguberriaren istorioan ere bai, hurrengo bideoan ikusten den bezala.



Oso jai pozgarriak eta urte berri ona opa dizkizuegu.

Carmen eta Maite

2010/12/13

"Mi bitácora escolar" Blogari buruzko hurbilpena



Bloga aztertu ondoren, hona hemen gure iritzia.

Blogaren indarguneak :
  • Itxura erakargarria.
  • Lotura anitza.
  • Mota guztietako edukin multimedia: bideoak, soinuak, flashak...
  • Hautatutako hizki motak, orokorrean, irakurtzeko errazak.
  • Edukin bitxi bat, gure inguruan ia-ia ezezaguna.... irakasleei emandako eskertza bere lanagatik.












Hobetzeko zerbait:
  1. Sarrerak ez daude sailkaturik.
  2. Aukera gehiegi: eguraldia, konexio lekua, zenbat konektaturik...

Balorazio orokorra:
Blog interesgarria. Munduko beste leku batean (teorian, gu baino atzeratuagoa) egiten ari direna erreparatzeko.


Dunboa Eskola

2010/12/07

Matematika baliabideak

Agrega proiektua:

Zatigarritasuna: Multiploa eta zatitzailea kalkulatu, lehenak, zatigarritasun-arauak.
  
Parametro estatistikoak: Zentralizazio-parametro estatistikoak kalkulatzea eta interpretatzea, eta laginen datu adierazgarriak direla kontuan hartzea.

Txanpon-sistema: Indarrean den txanpon-sistema eguneroko egoeretan nola erabiltzen den azaldu nahi da, eta diru kopuruekin sarritan egin ohi diren eragiketak eta kalkuluak egin nahi dira.


Taula eta grafiko estatistikoak: Informazioa nola adierazten eta interpretatzen den irakastea, datu taulak eta grafikoak eginez eta irakurriz; esate baterako, maiztasunen poligonoa eta sektore-grafikoa.

Masa (pisua): SMHko masa-unitateen erabilera, haien baliokidetasunak eta adierazpideak finkatu nahi dira. Ariketa errazak egiten dira, masa neurriak lantzeko, eta masa-neurrien zehaztasunak duen garrantzia
baloratzen da.

Sistema hirurogeitarra: Neurri angeluarrak eta denbora neurriak, unitateen arteko baliokidetasunak, forma bakun eta konplexuak, beren historia, eragiketak eta problemak ikasteko sekuentzia didaktikoa.

Zoria eta probabilitatea: Zoriari, probabilitateari, horren adierazpen matematikoari eta eguneroko bizitzan duen eraginari buruzkoa.

Azalera: Azalera kontzeptua ikasteko hezkuntza-sekuentzia. Osatzen duten bost objektuek azalera kontzeptua lantzen dute neurketen eta planuaren teselazioen bitartez.

Bolumena: Bolumen kontzeptua, hiru dimentsioatako koordenatuak eta unitateak ikasteko hezkuntza-sekuentzia. Osatzen duten bost objektuek bolumen kontzeptua lantzen dute neurketen eta adierazpen espazialen bitartez.

Tenperatura: Gradu zentigradua, gorputzen tenperaturaren neurri-unitate gisa aurkezten da. Termometroa nola erabiltzen eta irakurtzen den azaltzen da, eta kalkulu errazak egiten dira, tenperatura-neurriekin.

Denbora: Gehien erabiltzen diren denbora-unitateak eta haien arteko baliokidetasunak aurkezten dira. Unitate-aldaketak egiten dira, baita kalkulu errazak ere denbora-neurriekin, eguneroko problemak ebazteko.

Kalkulagailua: Ikasleak kalkulagailua erabiltzen hastea, eta zenbait kalkulu egoeratan erabil daitekeela konturatzea.

Simetriak: Sekuentzia didaktiko honetan, irudi lauen simetriari buruzko alderdi guztiak landuko ditugu, baita eguneroko bizitzan aurki daitezkeen bi simetria mota ere: ardatzarekikoa eta puntu batekikoa.

Luzera: SMHko luzera-unitateen erabilera, haien baliokidetasunak eta adierazpideak finkatu nahi dira. Ariketa errazak egiten dira, luzera -neurriak lantzeko, eta luzera-neurrien zehaztasunak duen garrantzia baloratzen da.

Edukiera: SMHko edukiera-unitateen erabilera, haien baliokidetasunak eta adierazpideak finkatu nahi dira. Kalkulu errazak egiten dira, edukiera-neurriak lantzeko, eta edukiera-neurrien zehaztasunak duen garrantzia baloratzen da.



BESTELAKO HELBIDEAK:

Sumar sin parar: Karratu batean dauden zenbakiak erabiliz, ordenagailuak eskatzen duen zenbakia lortzeko batuketak egin behar dira denbora jakin batean.

Biblioteca nacional de manipladores virtuales para 9-12 años,  para todos los cursos: Actividades y juegos variados, clasificados: números y operaciones, álgebra, geometría, medidas y análisis de datos y probabilidad.

Grafikoak lantzeko: Grafika mota desberdinak eska daitezke, eta kontzeptu matematiko desberdinak aplikatu (bataz bestekoa, diferentzia...)

Matematika lantzeko: zenbaki osoak, zatikiak, aritmetika, geometria…

Cuentos matematicos interactivos Leer.es: Los Cuentos Matemáticos responden al ambicioso proyecto de desarrollar la competencia lectora del alumnado mediante la lectura electrónica de un relato y la búsqueda de pistas en la Web para resolver las cuestiones matemáticas que en él se plantean.

Matematika eta irakurketa uztartzen: Jarduera desberdinak aurkitzen dira leer.es web-ean; gehienetan jarduerak ebazteko IKTak erabili behar dira.

Hiru.com: Matematika hainbat kontzeptuei buruz, euskaraz (entziklopedia modura); adibidez, zenbaien jatorriari buruz.

El Quinzet: Centro de recursos matemáticos: cálculo, geometría, juegos en línea...

Divulgamat: Centro Virtual de Divulgación de las Matemáticas.

2010/12/03



Blogaren aurkezpena oso alaia eta erakargarria. Ikasleen jarduerak blogaren indarguneak dira. Landutako gaiak gure adineko ikasleentzako aproposak ikusten ditugu. Ideiak ematen dizkigu gure bloga osatzeko.

Wikiak

Kontxa LHI ikastetxean wikiak nola erabiltzen dituzten azaltzen da wiki honetan. Beste gauza askoren artean Wikispaces zerbitzua erabiltzeko 'txuleta' bat dute.

Wikiak Lehen Hezkuntzan era askotan erabil daitezke. Wiki honetan, adibidez, ikastetxe bateko irakasleen arteko baliabideen trukea suspertzen da. Gaia mugatzeko, gure mintegian ikasleen ekoizpenak biltzeko wikietan zentratuko gara.

Wikiak zertarako?
a) Taldeko irakasle eta ikasleen artean komunikatzeko edo ikastetxeen arteko komunikazioa bideratzeko. Adibidea.
b) Ikasleen elkarlana kokatzeko (ikasgai edo gai baten inguruan, ataza zehatz bat aurrera eramateko...). Adibidea
c) Norberaren lanak aurkezteko (portafolio elektronikoak).
d) Idazketa kolaboratiboa egiteko.. Adibidea.
e) Bildumak osatzeko. Adibidea.
f) Proiektuak eta lanak argitaratzeko. Adibidea.


Wiki hau ikastalde baten zenbait lan, proiektu, baliabide erabilgarri eta informazio kokatzeko gunetzat erabiltzen da.

2010/11/29

"Poesías y relatos de 6ºB" blogari buruz




Blog honetan ikasleen ekoiztutako idazlanak agertzen dira
( lengua arloan batez ere )
Irakurketaren sustapena oso nabarmena da .
Natura eta animalien defentsa ere aipatzen da.
Oso diseño alaia eta argiaren bidez widget interaktibo batzuk
erakusten dizkigu: soinua,marrazkiak, itzulpenaren aukera.
Ez dago eguneratua ( joanden ikasturtekoa da )
ANIMATU ETA SAR ZAITEZ "Poesías y relatos"

2010/11/25

Tokialaiko bloga


Toki alaiko eskolako 3.zikloko geletan,bloga,arlo desberdinetan sartuta dugu.

Oraingo honetan matematika eta inguruneko blog bat erakutsiko dizuet.

Lehen eta behin, sortu aurretik,blogarekiko proposatzen genituen helburuak azalduko dizkizuet:

1-Matematika arloan zein ingurunean informazio osagarria ikasleei eskeini.

2-Arloko hauei buruzko hainbat ariketak eta galdera proposatu,ikasleek burutzeko.

3-Ikasleek beraiek,gelan egindako lan batzuk,Power Point programaz,blogaren bitartez gurasoei erakutsi.

4-Egiten diren hainbat txangoen argazkiak,blogan argitaratu.

5-Familiak blogaren bitartez eskolako lanaren partaideak izatea.
Ana

Zer berri? blogaren iritzia





D.B.H.rako zuzenduta dago. Aldizkari baten formatua du, guretzat serioegi. Indarguneak bideoak dira eta ,berriz, produkzio idatziak oso urriak dira.
Gure adineko ikasleentzat ez diogu ikusten erabilera pedagogikorik.

2010/11/18

Lipdub

"Lip dub (ingelesez, lip, "ezpain"; dub, "itzuli", "nahastu") musikazko ikus-entzunezko mota bat da, Interneteko sare sozialen zabalkundearekin batera arrakasta nabarmena izan duena, gazte talde handien parte hartzea eta harremana eskatzen baitu. Ikus-entzunezkoaren audio gisa abesti ezagun bat harturik, eta bideokamera mugikor bat harturik, filmatzaileak ibilbide bat egiten du eraikin batean barrena (unibertsitate batean askotan), ibilbidean zehar topatzen diren gazteek abestiaren hitzak ezpainez (lip) jarraitu eta dantzaz antzeztu egiten duten bitartean. Filmatutako bideoa Youtube edo antzeko webguneen bitartez zabaltzen da. Lip dub ikus-entzunezko zenbaitek mundu mailako arrakasta lortu dute. Arrakastatsu izateko baldintzak naturaltasuna, benetakotasuna, parte hartzea eta dibertsioa aipatu dira".
Testuaren iturria: Euskarazko Wikipedia

Hona hemen adibide pare bat:
Tenerifeko C.E.I.P María Rosa Alonso ikastetxeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin egindakoa.
Eta Segurako enparantzan gazte batzuek sortutakoa.

2010/11/15

Xabirren gelakoen blogaren balorazioa


Xabierren bloga ikusi ondoren hauek dira nire balorazioak:
Blogaren indarguneak: Ikasleen produkzioak dira, ondo ekoiztuak eta zuzenak. Aurkezpena polita da, argazkiek testuak irudizkatzen dituzte. Haurrek egiten dituzten jarduerak plazaratzea erabilera interesgarria iruditzen zait.
Beste erabilera posible batzuk:
Jarduera desberdinak proposatzea lotura batzuekin (Jokuak, ariketak...)
Baliabide desberdinak eskaini, gaiak birpasetzeko, informazioa lortzeko...




2010/11/09

ESKOLA 2.0 programaren funtzionamenduari buruzko zirkularra


Bideoak deskargatzeko bi bide

YouTube eta beste hainbat web gunetan azaltzen diren bideoak deskargatzeko aukera desberdinak daude. Hona hemen gaurko mintegian aipaturiko bi adibide:

1. Real Player programa ordenagailuan instalatu behar da. Explorer nabigatzailea erabiliz,
bideo bat ikusten den bakoitzean irudian agertzen den "Descargar con Real Player" esaldia azalduko da. Bertan klikatu eta bideoa gordeko da "Mis videos" barruan, "Descargas de Real Player" karpeta batean.

2. YouTube Catcher (edo aTube Catcher bertsio berritua) instalatuz. Hemen dago bideo tutorial bat tresna honek nola funtzionatzen duen ikusteko.

2010/11/08

Ingurunearen ezaguera: zenbait helbide interesgarri

-Astroaula: Astronomiari buruzko materialak, batez ere kalitatezko informazioa irakaslearentzat, baita hainbat aurkezpen ikasleentzat (irudiak+informazioa). Gazteleraz


-Ciencianet: Zientziari buruzko pasadizoak, galdera kuriosoak,... Gazteleraz


-Cientec: Gazteleraz, esperimentuak egiteko ideiak, eta zientziari buruzko audioak, besteak beste.


-Euskalmet: Euskal Metereologia Agentzia. Besteak beste, metereologiako oinarrizko ezagutza eskaintzen du, eta mota batzutako mapak (fenomeno bakoitza nola irudikatzen den mapa batean ikusteko). Estazioen datuetan, grafiko eta bestelako datuen bilketa eskaintzen du.


-Naturaleza y Arte: Gazteleraz, hainbat animazio daude aipatu gaiei buruz.


-Naturgaia.net: Euskaraz, hainbat bideo (animazioak) eta materialak daude. Besteak beste, "Berdeak berde" proiektua.


-Norteko Ferrokarrilla: Baliabide desberdinak, besteak beste, audio artxiboak: zientziari buruzko erreportaiak, elkarrizketak... Euskaraz.


-Teknopolis: Zientziari buruzko erreportaiak (bideoa+testua), elkarrizketak (zientziarekin lotura dutenak), monografikoak (programa osoa, gero erreportaietan zatituta aurki ditzakegunak).
Gaika ere bila daitezke.
Euskaraz eta gazteleraz.


-Zientzia.net: Zientziari buruzko artikuluak, irudiak, Elhuyar aldizkaria, zientzia-hiztegiak, hileko zerua... dena euskaraz. Gaika bilatu daiteke.


-Zientziategia: Zientziarekin zerikusia duten helbide ugari proposatzen ditu.




Jarduerak:
Paseo virtual a distintos museos: Helbide honetan proposamen nahiko irekia garatzen da eta egokitu daiteke. Gazteleraz dago, baina irakasleearentzako informazioa ematen du, U.D.a garatzeko.
Oso interesgarriak dira bertan eskaintzen diren museoen helbideak, margolarien obrak eta beren ezaugarriak eskura jartzen dizkigulako.

Ingurunearen ezaguera Agrega proiektuan

-Agrega proiektua: Euskaraz, eta hainbat eduki ikasi edo errepasatzeko balio dezaketen jarduerak dira, animazio baten bidez eginak. Bakoitzaren edukien deskripzioa:

Helbideak:
Eguzki-sistematik gure planetara: Astroak eta Lurra planeta aztertzea, geruzei, irudikapenari eta mugimenduei dagokienez.

Ura: agortzen den baliabidea: Kontzeptu globalak: non lortzen dugun ura, nola xahutzen den, nola banatzen den munduan eta, zehatzago, Espainian; ezinbesteko ondasuna eta kudeaketa konplexukoa dela jabearaztea.

Energia aurreztea eta aukera ez hain kutsatzagarriak: Energiaren erabileraren bilakaera historikoa, kontsumoaren hazkundea eta atmosferaren kutsadurarekin duen lotura, hiritar gisa erantzukizunez jokatzeko beharra eta gutxiago kutsatzen duten etorkizuneko energiak erabiltzeko beharra.

Espainako ekosistemak: Izaki bizidunen arteko eta izaki bizidunen eta haien bizilekuaren arteko harremanak; izaki bizidunen garapenerako eta mantenurako ura modu egokian kontserbatzeak duen garrantzia; Espainiako ekosistema desberdinak.

Espainiako barrualdeko eta kostaldeko erliebea.

Espainiako eta Europako hidrografia

Landareak: Landareak, beren elikagaiak fabrikatzeko gai diren izaki bizidun diren aldetik; landareen sailkapena eta ugalketa.

Giza aparatu lokomotorea: Giza aparatu lokomotorearen sistemak, eta giza lokomozio aparatuaren garbitasun ohituren ezagutza eta gaixotasunen prebentzioa.

Giza zirkulazio aparatua:  Odolak bihotzetik igarota, gorputzarentzako beharrezko elementu guztiak nola garraiatzen dituzten; gaixotasunen transmisioa.

Arnas aparatua: Aireak arnas bideetan zehar nola zirkulatzen duen, prozesuan parte hartzen duten organo desberdinen funtzioak azpimarratuz; gaixotasunik ohikoenak eta prebentziorako ohitura osasungarriak.

Giza iraizte aparatua: iraizte-aparatuaren gaixotasunek nola eragin dezaketen, hala nola, kalkuluak giltzurrunean, infekzioak edo eguzki erredurak.

Zentzuak eta beren organoak:

Makinak: kontzeptua, bere osagaiak eta tipologiak, palanka eta palanka mota desberdinak.

Materia: kontzeptua, bere propietateak, zein egoera desberdinetan aurkitu daitekeen eta zein aldaketa fisiko eta kimikoren eraginpean dagoen.


Elektrizitatea: elektrizitatea; oraingo gizartean duen garrantzia; kutsadura saihesteko eta ingurumena zaintzeko energia elektrikoa zentzuz eta eraginkortasunez erabiltzko kontzientziatu; amaieran webquest bat, baliabideez ikasitako guztiaren inguruan.


Historiaurrea eta Aintzinako Aroa Espainian: Historiaurrearen ezaugarriak eta Aintzinako Aroa: Iberiar Penintsulan zeuden gizarteetako antolakuntza moduak eta kultura.

Erdi Aroa Espainian: Erromatar Inperioaren erorialdi eta V. mendeko germaniarren inbasioa izan zenetik 1492. urtean Amerika aurkitu zuten arte.

Aro Modernoa Espainian: Amerikaren aurkikuntzatik (1492) Frantziako Iraultza arte (1789)

Aro Garaikidea Espainian: Frantziako Iraultza izan zenetik (1789) gaur egunera arte.

2010/11/07

A la caza del gazapo - Leer publicidad

Bi atal hauek begiratu ditut eta interesgarriak iruditu zaizkit.Lehenengoa,hiztegia eta aho hizkuntza lantzeko eralbilgarria dela pentsatzen dut.Bigarrena,ulermena eta arreta lantzeko egokia iruditzen zait.
Ana

2010/11/03

Tridecálogo de edublogs

Honako dokumentu honetan ikasblogetan adituak diren zenbait irakaslek aholku batzuk ematen dituzte:

2010/10/22

Agurra

kaixo lagunok,falta zen lankidea naiz,Ana dut izena eta toki alaiko irakaslea naiz,falta izan naiz lehenengo saioan eta bigarrenean ezingo dut egon.Maiterekin kontaktotan jarri naiz eta espero dut hirugarren saioan inkorporatzen naizenean oso galduta ez egotea,bestela laguntza eskatu beharko dizuet.Ondo izan eta hurrengo arte.
Ana.

2010/10/19

LENGUA: DIFERENCIAR TEXTOS

Clasificación de los textos según su FORMA .

Aurkeztutako proposamenak oso argi eta era erakargarriz azalduta daude.



Euskerazko ipuinak entzuteko...
Ipuinak

AITTU 1

Ikusi dugun materiala gehien bat entzumena lantzeko da, bideo-ipuin batzuk ume txikientzako iruditu zaizkigu,ahozkotasuna lantzeko irakurgai asko,jendeaurreko-irakurketa...

Aprobetxagarria iruditu zaigu entzumena lantzeko gelan baina ariketak falta zaizkio.

TESTU MOTAK ERABILERAREN ARABERA

Proposatutako helbidean dauden testu motak eta ariketak ondo aurkeztuta eta erakargarriak direla iruditzen zaigu.
Bestalde, ariketak ez ditu hizkuntaren oinarrizko konzeptuak lantzen. Osagarri bezela, egokiak.
Landutako testu motak: eskaera orria, inpreso bat betetzea, slogana, iragarkia, errezeta (instruktzio testua)...

Gehiago jakiteko...klikatu helbide honetan:

http://contenidos.proyectoagrega.es/visualizador-1/Visualizar/Visualizar.do?idioma=es&identificador=es_2007073113_0250300&secuencia=false

4. Taldea

MANIPULACIÓN DE TEXTOS

Agregak proposatzen duen jarduera honetan edukin asko ukitzen dira baina gehiegi sakondu gabe. Bestalde interaktibotasuna eta adibideak eredu gisa egokiak iruditu zaizkigu.

SUSA LITERATURA

Oso maila altuko literatura gunea. Bertatik, argituratutako azken lanak, idazleen informazioa, obra-zatiak, eta bideo eta audio lanak jaitsi daitezke. Halere, DBH-rako aproposagoa ikusten dugu.

Susa literatura.

AGREGA: EL SIGNIFICADO DE LA PALABRA

Hiztegia erabiltzen ikasteko ariketa erraza. Edukia aldetik azalpen motzak eta argiak, egokiak 3. zikloko ikasleentzat.

El significado de la palabra

2010/09/30

AGURRA

Ongi etorriak "Eskola 2.0: Erabilera didaktikoa" delako mintegian erabiliko dugun blogera. Koordinatzaileok blog hau sortu dugu honako helburuak lortu nahian:

  1. Saio bakoitzean komentatu, landu eta aurkezten dena biltzea. Era horretan zuen ikastetxeko kideei informazioa errazago pasa diezaiekezue.
  2. Mintegikide guztiek besteekin konpartitu nahi dutena argitaratzeko baliabide bat izatea.
  3. Saioetan lantzen diren zenbait tresna, baliabide eta aztergaien inguruan ekarpenak biltzea.
  4. Blog eta beste zenbait tresnen erabileran trebatzeko praktikatzea.