Wikiak Lehen Hezkuntzan era askotan erabil daitezke. Wiki honetan, adibidez, ikastetxe bateko irakasleen arteko baliabideen trukea suspertzen da. Gaia mugatzeko, gure mintegian ikasleen ekoizpenak biltzeko wikietan zentratuko gara.
Wikiak zertarako?
a) Taldeko irakasle eta ikasleen artean komunikatzeko edo ikastetxeen arteko komunikazioa bideratzeko. Adibidea.
b) Ikasleen elkarlana kokatzeko (ikasgai edo gai baten inguruan, ataza zehatz bat aurrera eramateko...). Adibidea
c) Norberaren lanak aurkezteko (portafolio elektronikoak).
d) Idazketa kolaboratiboa egiteko.. Adibidea.
e) Bildumak osatzeko. Adibidea.
f) Proiektuak eta lanak argitaratzeko. Adibidea.
Wiki hau ikastalde baten zenbait lan, proiektu, baliabide erabilgarri eta informazio kokatzeko gunetzat erabiltzen da.
