5.SAIOA

Gai zerrenda:
  1. Web 2.0 eta Arte Hezkuntza (Plastika) arloa. 
  2. Glogak.
  3. Jarduera praktikoa: Arte Hezkuntzari buruzko glogak. 
  4. Norberak lekarkeena.

  
1. Web 2.0 eta Arte Hezkuntza (Plastika) arloa
     OINARRIZKO GAITASUNAK GARATZEKO ALOR HONEK EGINDAKO EKARPENA.

 Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
Etapa honetan, Arte Hezkuntzak argi eta garbi parte hartzen du giza eta arte-kulturarako gaitasuna eskuratzen; izan ere, erantzun estetikoak sortzeko balio duenez, haurra jabetzen da bere errealitate soziokulturaleko musika eta arteak erabiliz adierazteko eta komunikatzeko beharra dagoela, gizarte eta garai guztietan egin izan duten bezala. (...) Oraingo musika-kulturaren ekoizpena eta ikusizko ekoizpena ere ispilua da, gizartea aztertzeko eta gizartera hurbiltzeko, eta, hala, kritikoki ulertzeko. Alorrari esker, hainbat kultura- eta arte-adierazpenetara hurbiltzeko aukera dago, bai gertuko adierazpenetara, bai beste herri batzuetako adierazpenetara ere. (...)
Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
Teknologia digitalaren bidez egindako haurrentzako produktu askok eta askok irudia eta soinua dituzte oinarri. Beraz, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna garatzeko, arte-hezkuntzak alorraren barruko formen eta soinuen erabilera, ekoizpena eta azterketa egokia izan dadin lan egiteko konpromisoa hartzen du. Jakina, eguneroko bizitzan balio estetikoa duten mezuak hizkuntza teknologiko digitala erabiliz sortzeko aukera ere ematen du. Hau da, ikusizko informazioaren eta musika-informazioaren manipulazioarekin lotuta dauden pentsamendu-prozesuak teknologiaren erabilera horiek iragaz ditzaten laguntzen du.
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

(...) Haurra hasierako azterketatik amaierako produktura eramateko prozesua egiteko, aurretik plangintza egin behar da, eta ahaleginak egin behar dira, emaitza originalak eta ez-estereotipatuak lortzeko. Horrez gainera, lortu nahi den produktuaren adierazkortasuna kontuan hartuta aukeratu behar dira baliabideak, eta prozesuaren fase bakoitzean egin dena etengabe aztertu behar da, beharrezkoa izanez gero, hobetzeko. Prozesuak ez du originaltasuna lortzen eta forma berritzaileak bilatzen soilik laguntzen. Horrez gainera, malgutasuna ematen du ideiak garatzeko; izan ere, hipotesi bati hainbat erantzun eman dakizkioke. Arte-hezkuntzaren alor guztietan dago sormena, eta sormenak autonomiaz jokatzea, ekimenak abian jartzea eta hainbat aukera eta konponbide kontuan hartzea eskatzen du.
  • Zertarako suerta daitezke erabilgarri Internet eta, bereziki, Web 2.0.ko tresna batzuk Plastika Hezkuntzan? Hona hemen lau aukera:
                 1. Irakasleak baliabide osagarriak eskaintzeko eta ikasleen lanak erakusteko. Adibidea.
                 2. Artelanak behatu eta ezagutzeko. Adibideak.
                 3. Artelanak sortzeko. Adibideak: Picassohead, Viscosity, Imagination Cubed.
                 4. Irakasteko ideiak eskuratzeko. Adibidea.

         
2.  Glogak.
  • Glogak sortzeko prozedura.
  • Partaideen glogak.

3. Arte Hezkuntza glogekin lantzen

Arte Hezkuntza lantzen ari gara, hain zuen, XX.mendeko margolariak (estilo desberdinetakoak).

Bost aukeratu ditugu, eta bakoitzari buruz glog bat egin behar duzue, bikoteka.

Proposatzen dugun egiteko era:

-Bikote bakoitzak glog bat ekoiztuko du  tokatu zaion margolariari buruz. Horretarako bilduko ditu:
-datu biografikoak (testua), 
-bere obraren irudiak eta bakoitzari buruzko gutxienezko informazioa (titulua…),
-margolarien bizitza edo/ta obrari buruzko bideoa eta, osatzeko,
-bikoteak grabatuko duen soinu artxiboa.

Horretarako hainbat helbide:
-Wikipedia (orokorrean)
-Google (irudiak lortu daitezke)
-JOAN MIRO
-PABLO PICASSO
-AMADEO MODIGLIANI
-HENRI MATISSE
-ANDY WARHOL

-Tutorialaren laguntzaz, bikoteak gloga ekoiztuko du, nahi duen formatoa erabiliz (markoak…).

-Ondoren, eskola 2.0 mintegiaren blogean sarrera bat egingo du eta bertan gloga txertatuko du.