2011/03/16

Nola txertatu audio bakar baten erreproduzigailu bat

Kontuz! Internet Explorer erabilita ez da ongi ateratzen. Saiatu Firefox/Mozillarekin.
1. Publish > Podcast > Manage

2. Audio bakoitzaren fitxan View/Promote/Edit/Delete aukerak azaltzen dira beheko aldean. Aukeratu Promote.



3. Promote hitzean sakatu ondoren aukera batzuk agertuko dira. Aukeratu Embed a player on your Web Page.
4. Aukeratu marraren kolorea eta erreproduzigaluaren tamaina, kopiatu kodea eta itsatsi zuen blogaren sarreran (html leihoan).

Nola txertatu bideo bat Podomatic sarrera batean

Sarrera eginda baldin badago... Publish > Podcast > Manage > Edit > "Description" leihoan "Rich text" aukeratu > pelikula ikonoa sakatu > bideoaren URL itsatsi > Save

Sarrera berria egitean, "Description" leihotik goian aipatutako pausuak jarraitu.

2011/03/13

Audiohiztegiak

A pie de aula blogeko sarrera honetan El Quijoteren irakurketatik abiatuta zenbait jarduera komentatzen dira. Horien artea ikasleek sortutako eta grabatutako "audiodiccionario".

2011/03/12

Irratsaioak

Eskolako online irratiak antolatzea erraza izan daiteke Internetek eskaintzen dituen zenbait baliabide erabiliz: bogak, audioblogak... Adibide honetan irratsaio adibide bat entzun daiteke.

2011/03/11

Elkarrizketak

ABECEDARIS blogeko sarrera honetan Matilde Martínezek elkarrizketa lantzeko erabilitako prozedura laburki azaltzeaz aparte, adibide bat entzun daiteke.

2011/03/10

Deskribapenak

Cinco palabras izeneko jarduera-sekuentziaren azken ataza ikasleek sortutako testuen irakurketa ozena da. Kasu honetan Atxagaren Obabakoak liburutik ateratako deskribapen batean oinarrituta, ikasleek tokiak deskribatzen dituzte.

2011/03/09

Audio liburuak

Irakurketa ozena lantzeko, oso aproposa izan daiteke audio grabazioak eskatzen dituzten jarduerak egitea. 

Adibide honetan Lehen Hezkuntzako ikasle talde batek ekoiztutako"audio-liburu" bat entzun daiteke: La Odisea.



Beste adibide batzuk: El Lazarillo de Tormes, La Eneida,

2011/03/08

Antologiak

Grabazio digitalak oso erabilgarri suerta daitezke testuen antologiak ekoizteko.

Hona hemen adibide bat:



Beste adibide batzuk: Fábulas, Poemas de Miguel Hernández.