- eTwinning sareari buruzko informazioa eta adibide bat.
- Matematika: zenbait baliabide eta ideia didaktiko.
- Jarduera praktikoa: Audacity erabilita logika buruketa bilduma labur bat sortzea.
- Norberak lekarkeena.
1. eTwinning sareari buruzko informazioa eta adibide bat
"La plataforma europea eTwinning (www.etwinning.net) es un lugar de encuentro para todos los profesores interesados en la colaboración europea. Pone a su disposición ideas de proyectos, consejos y apoyo para trabajar con compañeros y alumnos de toda Europa en un entorno virtual seguro. Les ofrece además la posibilidad de compartir recursos pedagógicos y dar a conocer sus buenas prácticas".Servicio nacional de apoyo eTwinning España
Curso de formación del ITE sobre eTwinning
2. Matematika: zenbait baliabide eta ideia didaktiko.
Sarrera honetan baliabide batzuk jasotzen dira.
3. Jarduera praktikoa: Audacity erabilita logika buruketa bilduma labur bat sortzea.
"Hiru zenbaki emango dizkizut: 3, 3 eta 3. Jar itzazu ikur matematikoak haien artean hurrengo emaitza ateratzeko: 6. Nola egin duzu?"
Normalean klasean horrelako ariketak idatziz ematen dizkiegu ikasleei edo guk diktatuta. Beste aukera bat honako hau izan daiteke: galderak grabatu ikasleek haien ordenagailuetan nahi adina aldiz entzun ahal izateko, era horretan haien erritmoan ahozko ulermena lantzeko.
Ideia hori abiapuntutzat hartuta, saio honetan Audacity soinu-editorea erabiliko dugu matematika eta logika ariketa bilduma txiki bat egiteko.
Jardueraren urratsak:
- Prestatu irakurketa (irakur ezazu testua ozenki, musika egokia bilatu eta entzun...)
- Ireki Audacity eta grabatu zure ahotsa.
- Entzun ea emaitza gustatzen zaizun edo, bestela, aldaketa batzuk egin (zati bat moztu, soinua anplifikatu...)
- Denbora baduzue --eta nahi baldin baduzue-- gehitu musika.
- Gorde mp3 bezala ordenagailuaren mahagainean.
- Firefox nabigatzailea erabili zure fitxategia Podomatic-era igotzeko eta txertatzeko prozedura hau jarraitu.
- Blog honetan argitaratu sarrera batean.