2011/03/12

Irratsaioak

Eskolako online irratiak antolatzea erraza izan daiteke Internetek eskaintzen dituen zenbait baliabide erabiliz: bogak, audioblogak... Adibide honetan irratsaio adibide bat entzun daiteke.

2011/03/11

Elkarrizketak

ABECEDARIS blogeko sarrera honetan Matilde Martínezek elkarrizketa lantzeko erabilitako prozedura laburki azaltzeaz aparte, adibide bat entzun daiteke.

2011/03/10

Deskribapenak

Cinco palabras izeneko jarduera-sekuentziaren azken ataza ikasleek sortutako testuen irakurketa ozena da. Kasu honetan Atxagaren Obabakoak liburutik ateratako deskribapen batean oinarrituta, ikasleek tokiak deskribatzen dituzte.

2011/03/09

Audio liburuak

Irakurketa ozena lantzeko, oso aproposa izan daiteke audio grabazioak eskatzen dituzten jarduerak egitea. 

Adibide honetan Lehen Hezkuntzako ikasle talde batek ekoiztutako"audio-liburu" bat entzun daiteke: La Odisea.



Beste adibide batzuk: El Lazarillo de Tormes, La Eneida,

2011/03/08

Antologiak

Grabazio digitalak oso erabilgarri suerta daitezke testuen antologiak ekoizteko.

Hona hemen adibide bat:



Beste adibide batzuk: Fábulas, Poemas de Miguel Hernández.

2011/02/16

Google Art Project

Google Art Project munduko 17 museotan 360ºtako bisita birtualak egiteko baliabidea da. Google Street View teknologia erabilita, mila artelan baino gehiago arakatzeko aukera ematen du.  Gainera, museo bakoitzak artelan ospetsu bat aukeratu du erresoluzio altuan pintzelkadak, bernizak eta beste zehetasun asko erakusteko. New Yorkeko Momak, adibidez, Van Goghen "Gau izartsua" eskaintzen du era horretan.