2011/04/15

Hitanoa ikasteko baliabideak

Mintzola Fundazioak material didaktikoa sortu berri du hitanoa hezkuntzaren eremuan ere landua izan dadin. Zumaia izan da egitasmo honen aitzindaria, eta elkarlan horren fruitu dira oraingoz www.mintzola.com/hitanoa gunean ikusgai diren 8 sekuentzia didaktikoak.

Oharra: materialak ikusteko ez da beharrzekoa arrejistratuta egotea; 'ok' gainean klik egin.

2011/04/06

Matematika lantzeko zenbait baliabide

Zatikiak eguneroko bizitzan (euskaraz) Zatikiak lantzeko sekuentzia didaktikoa.

Matematika lantzen (euskaraz) 6.mailako ikasleei zuzendutako matematika ariketak zenbait unitatetan banatuta.

Usa el coco (gaztelaniaz) zenbakietan eta logikan oinarritutako ariketak, testak...  Egileak ere ba du blog bat ariketa gehiagorekin.

Sistema metriko hamartarra webquesta(euskaraz) Webquest bat sistema hamartarra lantzeko. Beste gauza batzuen artean, galdera batzuk erantzutea eta etxeko plano bat marraztea eskatzen zaie ikasleei.
Joko matematikoak (gaztelaniaz) Mota desberdinetako erronkak: espazioaren pertzepzioaz, zenbaki serieak, kalkulagailuz egiteko jokoak...

Liburu bat: Matemáticas para divertirse

Irakasleentzako artikulu bat: Aprendiendo matemáticas a través de la literatura.

2011/04/04

Audacity: oinarrizko aukera batzuk

Audacity soinu editorea doan lor daiteke. Zure ordenagailuan instalatu ondoren, Lame deskargatzea komeni da grabazioak mp3 bezala gordetzeko aukera izateko. Aipaturiko bi programa hemendik deskarga ditzakezu:
Audacity
Lame

1.URRATSA:

2.URRATSA: Gustatzen ez zaigun zerbait ezabatu.
3.URRATSA: Altuago edo baxuago egin.
4.URRATSA: Musika gehitu

5.URRATSA: Dena prest dugunean, fitxategia sortu.


Audacity


Audacity tutoriala