2011/05/31

Agurra

2010/11 ikasturtea bukatzear dago eta blog honen jarduera eten edo, gutxienez, moteldu egingo da. Dena dela, hemen jarraituko du urte honetan egindakoa berrikusi edo beste norbaiti erakutsi ahal izateko.




Berritzeguneko aholkulariok mintegiko partaideoi eskertu nahi genizkizuegu zuen ekarpenak, jarrera positiboa (badakigu Eskola 2.0. proiektuaren hasierako fase hauetan gauzak ez direla beti errazak) eta jatortasuna.

2011/05/06

Aurkezpenak egiteko zenbait tresna

 Hona hemen Interneten aurkezpenak azaltzeko aukera batzuk:


Slideshare
 


Google Docs


Calameo



Prezi


































    2011/05/05

    Ingurunearen Ezaguera: zenbait baliabide

    Berde-berdea proiektuaren barru naturarekin zerikusia duten zenbait gai lantzeko online animazioak eta jarduerak aurki daitezke. Besteak beste, Gipuzkoako Parke Naturalak.


    ****
    Mapaguneak euskarazko mapa ugari daude; inprimatu edota zuzenean arbela digitaletik erabili ahal izateko.

    ****
    Flash Mapa Interaktiboak web gunean puzleak, galderak eta tokiak identifikatzeko ariketak aurki daitezke.


    ****
    Biodiversidad Virtual web guneko "Galerías" atalean naturarekin zerikusia duten argazki ugari aurki daitezke.