eTwinning sareak Europako ikastetxeen arteko lankidetza proiektuak suspertzea du helburu nagusia. Komunikazioa teknologia berriek eskaintzen dituzten aukeren bidez egiten da. Gaiak edozein arloarekin lotuta egon daitezke eta hizkuntza desberdinetan.
Momentu honetan 6.mailako tutoreok eTwinning proiektuari buruzko prestakuntza jasotzeko aukera duzue. Bi ekintza aurreikusten dira:
● On-line ikastaroa (40 ordukoa) ITEk emanda. Izenemateko epea hilaren 19 arte.
● Ikastaro presentziala Eskola 2.0ko irakasleentzat, BI egun (10 ordu) OTSAILEAN, ITEko aholkulariek emanda, Eskola 2.0ren laguntzaz.
Informazioa
Interesaturik bazaudete, bete ezazue aurreinskripzio formulario hau, urtarrilaren 25a baino lehen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario