2011/01/17

MATEMATIKAKO BALIABIDEAK

Bego naiz, Elatzetako irakaslea, hortze pasatzen dizkizuet mate lantzeko baliabide batzuk. Badakit denbora behar dela behatzeko eta aukeratzeko egokia ikusten duguna baina tira baliogarria egiten bazaizue ederki. Ikusi arte.

Geometria lantzeko.
Zenbakuntza, buruzko kalkuloa, logika...usa el coco
Zenbakuntza, neurriak, informazio trataera, geometria....menuppal



2011/01/13

eTwinning

eTwinning sareak Europako ikastetxeen arteko lankidetza proiektuak suspertzea du helburu nagusia. Komunikazioa teknologia berriek eskaintzen dituzten aukeren bidez egiten da. Gaiak edozein arloarekin lotuta egon daitezke eta hizkuntza desberdinetan.

Momentu honetan 6.mailako tutoreok eTwinning proiektuari buruzko prestakuntza jasotzeko aukera duzue. Bi ekintza aurreikusten dira:
● On-line ikastaroa (40 ordukoa) ITEk emanda. Izenemateko epea hilaren 19 arte.
● Ikastaro presentziala Eskola 2.0ko irakasleentzat, BI egun (10 ordu) OTSAILEAN, ITEko aholkulariek emanda, Eskola 2.0ren laguntzaz.

Informazioa

Interesaturik bazaudete, bete ezazue aurreinskripzio formulario hau, urtarrilaren 25a baino lehen.

2011/01/10

Online ikastaroak

ITEk (Instituto de Tecnologías Educativas)antolatutako zenbait online ikastarotan parte hartzeko izena emateko epea irekita dago urtarrilaren 18a arte. Informazioa.

2011/01/09

Google Docs zertarako

GoogleDocs zerbitzua oso erabilgarria izan daiteke Hezkuntzan. Hona hemen funtzio batzuk:

- Testu dokumentuak eta aurkezpenak online sortzeko.


TESTU PROZESADOREA

- Testu dokumentuak eta aurkezpenak gordetzeko.


FITXATEGIA

- Testu dokumentuak eta aurkezpenak publiko egiteko haien URL helbideak e-postaz bidaltzeko edo blog, wiki eta beste zenbait Interneteko zerbitzuak erabiliz argitaratzeko.


ARGITALETXEA

- Egile desberdinen artean dokumentu bat ekoizteko (bakoitzak zati bat idatziz edo zuzenketak eginez).


ELKARLANA

2010/12/20

Eguberri on!

Web 2.0 ez dago bakarrik eskolan; eguberriaren istorioan ere bai, hurrengo bideoan ikusten den bezala.



Oso jai pozgarriak eta urte berri ona opa dizkizuegu.

Carmen eta Maite